XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZORTZIGARREN IRAKURRBURUA.

Gaiztakerian gogorrturik zegoan Espoletoko gizon baten oneratze arrigarriaz.

Lurreko gauza guztiakatik praille txikarrak, eskean zijoazenean batez ere, ezin ikusi zituan gizon gaizto gogor bat bizi zan Espoleto-urian.

Birauka ta gaizki-esaka nai zituan laidoak egiten zeukan bere atsegin guztia, eta lasaikeri ta lizunkeri guztiak boteaz minduratzen zituan.

Espoletoko komentuan bizi ziran anaiak eta San Prantziskok atsekabe aundia arrtzen zuten orrekin.

- San Prantziskok au jakin zuanean, ia egunero limosna eske joaten zan Senako anai Andresi deituta esan zion.

- Zoaz eta ia gizon gogorr orrengandik limosnen bat ateratzen ote-dezun alegiñak egin itzazu.

Eskumendeak duan irabaziz joan zan ba anai Andres ori, eta ainbeste isitu zuan, oneraspenez baiño geiago ondotik kentzeagatik, txakurr bati bezela urrutitik botarik, ogi puska bat eman zion.

Anai Andresek limosna au arrtuta San Prantziskogana pozez itzulirik aurrkeztu zion.

San Prantziskok limosna arrtuta praille guztiai pixka bana eman zien esanaz.

- Begira zuetako bakoitzak iru aldiz Aita gurea esan beza; eta pekatari ori bide onera ekarrtzeko Jaungoikoari eskatu bezaio.

¡Arritzekoa! prailleak apaltzetik oraindik etziran jaiki, eta gure gizon ori dana damutua komentura eldu zan, eta San Prantziskoren oñetan negarrez jarrita praille guztien aurrean bere obena ta itxutasuna aitorrtu zuan.